Saltar al contenido
Portada » Sare sozialen funtzionamendua

Sare sozialen funtzionamendua

Bikonet enpresentzako zerbitzuak ematen baditu ere, uste dugu gure ezagutzak besteekin partekatu behar ditugula, horregatik Teknofrekuentziak programa sortzea erabaki dugu, Antxeta irratiaren laguntzarekin.

Teknofrekuentziak programaren lehengo saioan sare sozialei buruz hitzegin dugu. Hemen duzue programaren esteka:

https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1736873419819-teknofrekuentzia-sare-sozialen-aniztasuna-eta-alternatibak-aztergai

Sare sozial asko dago munduan, ezagunak eta ez hain ezagunak, 2024ean ehundaka topatu ahal ziren interneten.
Badaude sare batzuk internazionalak, herrialde konkretuetan erabiltzen direnak, baina denek dute komunean jendea erlazionatzea.

sare sozialen %90aren atzean enpresak daude, eta beraien diru-iturri nagusiak publizitatea eta datu-bilketa (big data) da. beraz ulertu behar dugu sare hauen helburua gure buruak gero eta denbora gehiago pasatzea sare sozialetik irten gabe, iragarki gehiago bidaltzeko eta portaera datu gehiago biltzeko. Hau da: sare soziala logika publizitarioaren menpe funtzionatzen du

Zenbat gogoratzen dugu ikusi dugunaz? bi ordu bideoak ikusi ondoren zenbat gogoratzen ditugu?

Ze erabilera ematen diegu sare sozialei?
Joera aldaketa: jendeak ez ditu gauzak googlen bilatzen, sare sozialetan baizik.
Horrek esan nahi du iragarkiak saltzen dituzten enpresek ere bertan jarri dutela fokua, ikusten dutelako joera hori.
Jende askorentzat internetera sartzeko bidea app-ak dira, ez dira internetera konektatzen, sare sozial batera baizik, app-ak erabilita.

Nola erabili erabilia izan gabe? ba 100% lortzea ezinezkoa da, baina 2016tik kolektibo bat, RAP, (Resistance a l’Agression Publicitaire) estatu frantziarrean sortutako elkarte batek hiru neurri zehaztu zituzten sare sozialetan ibiltzeko

1-Erabili, baina promozionatu gabe: Gauza bat da sare sozialetan egotea eskaparate bezala erabiltzeko, eta gure webgunera pertsonak erakartzeko, baina ez aldrebes; kanpora gure webguneetatik sare sozialetako estekak, ikonoak eta widgetak.

2-Eduki esklusiboa ekidin: sare sozialetan soilik eskegitzen baditugu gauzak, sare sozialetara sartzeko beharra sortzen diegu beste batzuei; sare sozialetaz aparte beste toki batzuetan jartzen badugu, foro irekiak, edo fedibertsoko tokiren batean, ez diogu behartzen jendeari sare sozialera sartzen.

3-ez erosi ezer: ez dute diru gehiago behar, toki askoz hobeagoak daude gure dirua inbertitzeko, ez egin klik iragarkietan, ezta erosi ikono esklubibo edo halako gauzarik.

Sare sozial asko daude munduan, ez daukagu zertan bakarra erabili behar gauza guztietarako: profil ezberdinak izan ahal ditugu, gauza ezberdinak egiteko: familiarekin harremantzeko, lagunekin, edo munduarekin . Adibidez lagun edo familia artean erabaki daiteke whatsapp ordez beste txat tresna bat erabiltzea, eta horrela familiako argazki eta bideoak konfidantzazko sare batean partekatzeko aukera egongo da.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *