Gaurko programan jendeak bidalitako galderei erantzunak eman nahi diegu.
Nola ikusi instagrameko bideo bat ez baduzu instagram konturik?
bilatzaile honetan instagrameko pertsona baten profila edo helbidea sartuta, erakutsiko dizu.
Nola ikusi tiktokeko bideo bat ez baduzu tiktok konturik?
Erabiltzaile baten profila ikusi nahi badugu zuzenean googlen bilatzea litzateke, horrela ikusi ahal dugu publikatu duena
Nola instalatu whatsapp edo beste aplikazioren bat google dendan ezin banaiz sartu?
aurora store bezalako apak erabil daitezke google dendara sartzeko modu anonimoan. Hortaz aparte badaude aplikazio denda libreak: droidify adibidez.
Nola sartu webgune batean cookierik gabe? Pagatu behar da bai ala bai?
Nire soluzioa , ez dela munduko hoberena, nabigatzailearen leiho pribatu bat erabiltzea da. Horrela hor onartutako cookieak ez dira gordeko eta nabigatzailetik irtetzean borratuko dira. Beste soluzio bat MultiAccountContainers luzapena erabiltzea da, horrela onartutako cookieak ez dira hortik aterako.
Bukatzeko, fedibertsorako migrazioa errazteko proiektu bat aurkeztu nahiko genuke, https://sindominio.net/lafurgo.