Skip to content
Portada » Enpresentzako zentralita birtualak

Enpresentzako zentralita birtualak

Zure enpresaren aukerak zabaldu Bikonetekin

Ezagutu enpresentzat bereziki diseinatutako gure zentralita birtualen potentzial iraultzailea. Orain, zentralitak ez dira bulegoko telefonoetara mugatzen; zure gailu mugikorretan eta ordenagailuan daude eskuragarri. Horrez gain, Bikoneteko enpresentzako zentralitak zuk uste baino merkeagoak dira.

Instalazio garestietaz ahaztu zaitez. Bikoneteko zentralita birtuala oso erraz instalatzen da eta martxan izango duzu uste duzun denboran baino lehenago.

Bikonetek eskaintzen dituen zentralita guztiek tarifa finkoa dute, horrela ez duzu sorpresik topatuko zure fakturan.

Betiko zentralitetako zerbitzu aurreratuetaz disfruta ezazu, dei-taldeak, mezu pertsonalizatuak, IVR, deien historikoa, itxaron musika kofiguragarriak eta enpresako kontaktu partekatuak.

Zure negozioaren berezitasunera egokitzen gara, haren tamaina kontuan hartu gabe. Bikoneten, enpresa bakoitzak bere beharretara egokitutako ikuspegi pertsonalizatua merezi duela uste dugu.

Bikoneten gure zentralita birtualak programatzen ditugu enpresentzat, eta eguneratzen ditugu kostu gehigarririk gabe, zure zentralitak beti primeran funtziona dezan eta azken berrikuntzekin eguneratuta egon dadin.

Bikoneten zentralitarekin deiak egin eta jaso ahal izango dituzu zure mugikorretik edo ordenagailutik, bulegoko finkoa balitz bezala. Erantzun nahi ez baduzu, mezu bat jasoko duzu zure postan deiaren xehetasunekin, aukera garrantzitsurik gal ez dezazun.

Deiak egin eta jaso ahalko dituzu mugikorrean edo Pcan instalatutako aplikazio baten bidez. mugikortasunaren malgutasuna zentralita birtual baten eraginkortasunarekin integratuz.

Hainbat terminal ezberdinen artean aukera ezazu, zure enpresaren behar espezifikoen arabera. Bikoneten, negozio bakoitza bakarra dela ulertzen dugu, eta zure eskakizunetara egokitzen gara.

Bikoneten zentralitaren instalazioaz arduratzen gara. Konexioaren efizientzia hobetzen dugu existizen diren swtich, kableatua eta abar aprobetxatuz, ingurumenari eragindako eragina txikituz

Bikoneten enpresentzako zentralita birtualei inguruko ohiko galderak

Enpresaren dei guztiak zentralita berean sar ditzaket?

Bai, nahiz eta fisikoki egoitza ezberdinak izan, zentralitak egoitza bakarra bezala ikusiko ditu, kosteak gutxituz.

Orain ditudan telefonoak erabil ditzaket?

Bai, hala ere guk VoIPrako pentsatutako telefonoak erabiltzea gomendatzen dugu.

Mugikorretik telefono finkoa erabil dezaket?

Bai, software libreko aplikazio baten bidez deiak egin ahalko dituzu, mugikor zein PCtik zenbaki finkoarekin identifikatzen diren deiak egin ahalko dituzu.

Zentralitatik mugikorretara deiak pasa ditzaket?

Noski baietz! Mugikorrak zentralitaren luzapen bat izan daitezke.

Eta arazoren bat izanez gero? Zenbat makina/pertsona desberdinekin hitzegin beharko dut?

Bakarrarekin. Beti pertsona berdinarekin hitzegingo duzu (oporretan ez badago). Zure sistema eta zure arazoa ulertzen duen profesional batekin hitzegingo duzu beti.

Zentralitak

Ezagutu enpresentzat bereziki diseinatutako gure zentralita birtualen potentzial iraultzailea.

Mugikorrak

Mugarik gabe komunikatzeko askatasuna zure esku egon daiteke gure herrialde barruko eta nazioarteko telefonia mugikorreko lineekin.

Internet

Abiadura goreneko Interneteko zerbitzuak eskaintzen ditugu, zuntzetik eta WiFitik hasi eta soluzio espezializatuetaraino, hala nola irrati-loturak. Bermatutako zerbitzua.

Sare zerbitzu aurreratuak

Sare-soluzio aurreratuak enpresentzat. Internet backup konexioarekin, konexio masiboak eta firewall eta VPN bidezko segurtasun soluzioak eskaintzen ditugu.

Internet ekitaldietarako

Ekitaldietarako ekipoak alokatzea eta muntatzea, konektibitatea bermatzeko. WiFi eta streaming edozein tamainatako ekitaldietarako.

Gure zerbitzuei buruz informazio gehiago nahi baduzu, edo zure behar konkretuetara egokitzen den zerbitzu baten bila bazabiltza bete formularioa eta azkartasunez erantzungo dizugu.

Please enable JavaScript in your browser to complete this form.