Gaurko Teknofrekuentziak irratsaioan, Bot-ei buruz hitzegingo dugu. Askotan entzuten dugun hitza da bot, albisteetan besteak beste baina zer da bot bat? Eta zertarako balio du?
Botak programa batzuk dira atazak automatizatzeko balio dutenak. Bot hitza robot hitzetik dator, kuriositate bezala 🙂
Bot-ak oso sinpleak izan daitezke, adibidez erabiltzaileei eduki berria pubikatu dela abisatzeko erabiltzen diren botak edo oso konplexuak izan daitezke, IA erabiliz topatzen ditugun asistenteak adibidez.
2023an egindako azterketa baten arabera, kalkulatzen da Interneteko trafikoaren erdia makinek sortzen dutela, bereziki bot-ak. 2010eko hamarkadan, sare sozialak modan jarri zirenean eta lenguaia naturalaren prozesamendua aurrera doan heinean, pertsonak imitatzen dituzten bot gero eta gehiago agertzen joan ziren Interneten, eta gero eta zailagoa bihurtzen ari da ezberdintzea.
Orduan banaketa bat egin beharko genuke, bot on edo erabilgarriak eta bot txarren artean?
Bai noski 🙂 Bot erabilgarrien artean, adibidez, astero inguruko agenda guztiak begiratu eta ze kontzertu egongo diren esaten dizuna topa dezakegu. Bot txarren artean bere burua pertsonatzat aurkezten dutenak daude, pertsona edo enpresei engainatzeko. Bot batek ez du lorik egiten, 24/7 egon daiteke erantzunak ematen, eta segundutan milaka erantzun sor ditzake, benetazko pertsonen iritziak difuminatuz.
Bai, baina nola egiten dute? eta nola identifikatu ahal ditugu?
Komentatzen genuen bezala, identifikatzea geroz eta zailagoa da. Adimen artifizialak pertsonek bezala hitzegiteko aukera eman die makinei, baina oraindik badaude ezaugarri batzuk pistak eman ahal dizkigunak:
1- pertsona horien profilean sartzen bagara ikusiko dugu bere interesak eta argazkiak oso orokorrak izaten dira: bidaiatzea gustoko duela, benetazko pertsonekin hitzegitea… holako gauzak.
2- publikatuta dituen argazkiak baita nahiko orokorrak izaten dira: janaria, animaliren bat… normalean 4-5 publikazio dituzte, baina iruzkin asko
3- profileko argazkia adimen artifiziala egindakoa izaten da, edo internetetik hartutako irudiren bat.
Orain dela gutxi arte profil batean publikazio asko oso azkar agertzea bot bat izan litekeela pentsarazten zigun, baina gaur egun botek publikazio batetik bestera denbora uzten ikasi dute.
Kronika osoa irakurri edo podcasta entzun nahi baduzue, hemen duzue lotura:
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1738256973538-bot-ak-interneteko-itzalpeko-eragileak